instalazioak

2006 urtean Pasaiako Portuko Praktikoen Korporazioak kokaleku berria erosi zuen. Pasai San Pedron, Kepa deun kalean, 31an, sotoan eta lehenengo solairuan. Praktikoen geltoki berri hontatik, etengabeko praktikaje zerbitzua (365 egun/24 ordu), ontzi informazio zerbitzua eta heraberean ubidearen semaforoakin baliatuz eta hainbat komunikazio tresnen bitartez portuko trafikoa kudeatzen da.

Practicoen estaziora azken teknologia informatikoak iritsi dira, Pasaiako Portuko Praktikaje Zerbitzuari eusteko eta hobetzeko helburuarekin. Zerbitzua etengabe hobetzeko eta berritzeko asmoz, Kudeaketa Sistema Informatiko berria osatu da; horri esker, gestio operatiboa denbora errealean kontrolatu ahal izango da Pasaiako Portuko trafiko guztia. Hori horrela izan dadin, PDA sistemak jarri dira praktikaje ontzietan; era horretara, itsasontzi bat Pasaiako Portutik irteten denean edo bertara sartzen denean, itsasontzien kokalekuei dagokien pantailan ikusi ahal izango da. Munduko bazter guztietatik lor daiteke informazioa Pasaiako Portuko itsasontzien mugimenduei buruz, denbora errealean.

 

Bestalde, gune pribatu bat jarri da, portuko eragiketetan parte hartzen dutenek erabili dezaten. Oso tresna eraginkorra eta bizkorra da portuko gainerako agenteekin informazioa trukatzeko. Tresna berritzaile horren bitartez, kudeaketa askoz ere eraginkorragoa da, eta nabarmen hobetzen da Pasaiako Portuko zerbitzuen kalitatea.