arauak

Pasaiako Portura sartzeko kanalaren ezaugarriak direla-eta, mugatu egin behar da portuan nabigatu/maniobrak egin nahi dituzten isasontzien tamaina.

Muga horiek Praktikoen Korporazioak egindako gomendioetan dute oinarria, eta eskumena duen aginpidearen araudiaren arabera arautuak dira.

Hautaketa sistemak luzerari, sakonerari eta itsaldiei dagozkien mugak ezartzen ditu, eta baita itsasontzien maniobra ezaugarriei dagozkienak ere.

Sistema hori portuaren baldintzetara egokitua da, eta ulertzen, aplikatzen eta egiaztatzen erraza da agintari, erabiltzaile eta zerbitzuentzat.

Mugak
1. Itsasontziaren neurriak

Kanala

•
•
•

Luzera: 185 m. (175-185 m bitarte. Ikusi  ). Gehieneko luzera atoian eramateko itsasontzientzat: 150 m.  
Zabalera: 30m. Salbuespen gisa zabalera handiagokoak. Ikusi
Sakonera: 28 oin brankan- 29 oin popan (8,54 – 8,84m ). Handiagoa izan daiteke, itsasontziaren eta itsasaldien arabera. Ikusi

Lezoko kaia

•
•

Oro har, luzera 160 m
Lezoko 2 eta 3kaiak
: luzera 125 m (125-135 m bitarte  ikusi )

 
2. Kanaleko pasabidea

Itsasaldiak direla-eta

•
•

130 m-tik gorako luzera itsasoa igotzen ari denean (130-140 m bitarteko itsasontziak ikusi )
Sakonera > 25 oin (7,62 m ) bitarte honetan: itsasgora baino 4 ordu lehenagotik itsasgora pasatu eta 3 ordura

Ikuspena dela-eta (eguneko argia)

•

Luzera > 140 m (80 m propultsiorik gabeko ontzietan edo atoian eramaten direnetan)
         
         
Documentazioa. Jaisteko eremua
 

Agiri hauetakoren bat jaitsi nahi baduzu, klikatu agiria saguaren eskuineko botoiaz eta hautatu "Guardar destino como..."

         
 
Praktikoen eskalei buruzko IMO araudia
 
  Atoi ontziaren erabilerari buruzko araudia Pasaiako portuko praktikajeari buruzko argibideak    
 
 
Portuko Agintaritzak baimena eman aurretik Praktikoen Korporazioak ebaluazio teknikoa egin beharko du. Jaitsi inprimakia
Portuko Agintaritzen baimen espresua beharreskoa da.
130-140 m-ko luzera eta 25 oin baino gutxiago dituzten itsasontzi bereziek maniobra laguntza gehigarrearekin, itsasaldiaren salbuespena eska diezaieke Praktikoen Korporazioari.